aktibitateak

Surf eskola. Irakasleak.
1988an sortu zen. Bizkaiko lehena izan zen. Sopelanako Arrietara-Atxabiribil hondartzan du egoitza eta azken urteotan 4000 ikasle baino gehiago izan ditu.

Gorka Yarritu-ren argazkia

Gorka Yarritu izan da bere sortzailea. 1969an jaioa. 13 urte zituenetik jarduten da surfean. 1990an Bizkaiko txapelduna izan zen, 92-93an Euskal Herriko txapelduna, 93-94ko txapelketan, berriz, txapeldunordea. 10 urtetan zehar Europako Top-10ean munduko txapelketako probetan parte hartu izan du. Nazioarteko lehiaketaren aitzindari bat izan da. Gaur egun, surf eskolako zuzendaria izateaz gain, Quiksilverren team-managerra da, eta hori dela eta surfean etorkizun oparoa izan dezaketen neska-mutilak bilatzen eta laguntzen saiatzen da.

Entrenatzaile titulua du eta itsas soroslearena ere bai.

Lurta Nikolas-en argazkia

Lurta Nikolasek Barrika surf-kanparen sortzailea da. 1969an jaioa. 13 urte zituenetik jarduten da surfean. Bere burua surflari lasaitzat eta bidaien zaletzat du. Solondota-Barinatxe hondartzan soroslea izandakoa 1992ti 1997ra. Hegohaizea Films telebistako ekoizle-etxeko sortzailea. Ekoizle-etxe horrek itsas sekuentziak grabatzen aditua zen eta telebistarako hainbat surf programa ekoiztu zituen, besteak beste, AXN telebista katearentzat "Surfari" izeneko programa sorta. Gaur egun ETBrentzat kamara lanak egiten ditu eta aldi berean surf irakaslea da.

Entrenatzailearen tituluaz gain, itsas soroslearena du.

Bai Gorkak eta bai Lurtak WCT QUIKSILVER PRO-FRANCE munduko surf-txapelketako proban gaztelaniazko berriemaileak izan ziren.

Surf eskola. Klaseak.
Sopelanako Quiksilver Surf-eskolak irakaspen teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu Eskolaraino garraioa (furgonetaz) eta segurua prezioaren barnean daude.

Surfari zerbitzua:
Eskolako irakasle batek lagunduta (entrenatzaile eta itsas sorosle tituluduna) bezeroak nahi duen mailako olatuen bila joateko txangoak antolatzen dira.

Bezeroek aukera izango dute surf egiten ari diren bitartean erretratatuak izateko. Willy Uribek Europa mailan surf-argazkilari ospetsuenetariko batek, zure surfaria-abentura argazkitan jasota eramateko aukera ematen dizu, Barrika Surfkanpeko egonaldiaren oroigarri ahaztezina izan dezazun. (50€)

Beste ekintza batzuk:

 Logotipo de QuiksilverLogotipo de RoxyLogotipo de Prosurf
dvd Surfari| SurfKamp-eko irudiak | nfo@barrikasurfcamp.com
descargar flash player