Naturaz gozatzea eta surf maite duzuen guztiontzat Barrika Surf-kanp aukera ezin hobea duzue. Ingurune paregabean dago bai itsaso-kirolak egin ahal izateko, bai kultur eta asti-aldiko beste hainbat ekintza egiteko.
Bere izenak dionez, Barrikan dago kokatuta. Bizkaiko kostaldean, Bilbotik 30 minutura. Herri txiki hau bere itsaslabar ikusgarriengatik eta bertatik ikusten diren ilunsenti ederrengatik da ezaguna. Hain da horrela, bertako tabernak ospetsuak direla eskualde osoan eta udaberri eta uda partean jende andanaren bilgune izaten ohi dira. Handik naturak eskaintzen dizkigun ikuskizun apartez goza ahal izango duzue tragoxka bat hartzen duzuen bitartean.
Barrika Surf-kanp XVI. mendeko eraikin batean dago kokatuta, Garramune baserrian alegia. Mende honen hasieran guztiz berriztatua izan da. Bertara hurbiltzen zareten guztioi familia-giro goxoa eskainiko dizuegu, hondartzan edo turismo egiten ibili ondoren eguna lasaitasunez amai dezazuen.
Barrika Surf-kanp itsaso-uhin biziak maite dituzten surflari eskarmentatuen bilgunea da. Bertan zaudetelarik, Uribe-kostako (Lagalea, Azkorriko ezkerra, Latriangu, Sopelana, Meñakoz, Barrika) itsaso-uhinak frogatu ahal izango dituzue; eta pixka bat harago joan nahi izanez gero, euskal kostaldeko Bakio, Mundaka, eta abar ere oso hurbil dituzue.
Horrenbesteko eskarmentua ez izan arren baina naturaz gozatzea gustuko duzuenontzat, halaber, Barrika Surf-kanpek aukera eman nahi dizue kirol eder honetan lehenengo urratsak ematen hasteko, izan ere, surf-ikastaro eskaintza zabala dugu zuontzat prestaturik, eta surf eta itsasoko beste hainbat kiroletan adituak diren pertsonak zuei aholkuak emateko prest izango dituzue une oro.
Surfa, gurutzat, kirol bat baino gehiago da, bizitzeko modu bat alegia. Ezagutzen al duzue berezko musika duen kirolik? Abiadura-sentipena, bertigoa eta adrenalina-deskargak ezin dira deskribatu. Hobe zuek zerok probatzea!
Surflariok itsasoarekiko harreman estua dugulako gara ekologista sutsuak, izan ere, itsasoak eskaintzen digun gozamena iraunarazi nahi badugu, derrigorrez, babestu eta errespetatu behar dugu naturaren altxor preziatu hori.
Zuei gonbidatzea baino ez zaigu geratzen. Anima zaitezte guregana hurbiltzen eta ziur egon gogotik saiatuko garela zuek opor beraziez goza dezazuen.
Eskainitako egoitza mota:
aterpetxea da, horrenbestez, egunean zehar hortik zehar dabilen jendeari eta gauez aterpe bila dabilen jendearentzat dago pentsatua.