Surf-kanpa Barrikako (Bizkaia) Garramune baserrian dago kokatuta. Baserri hau XVI. mendean eraiki zuen Garramuño jaunak eta orduko jauntxoentzat zaldiak hazten zituzten bertan. Gaur egun, auzo osoak hartu du baserriaren izena: Garramune
Euskal erakundeek baserria hau babestea erabaki zuten, Barrikako lehenengoetariko baserria delako eta bere hormetan dagoen armarria gordetzearren. Nolanahi ere, 2000. urtean guztiz berreraiki behar izan genuen, nahiko egoera kaskarrean baitzegoen eta, gaur egun ez du nekazal ustiakuntzarik.
Barrika euskal kostaldeko herri lasai bat da. Balio geologiko handiko itsaslabar ikaragarriak ditu eta bertatik itsasoko bista ederrez goza daiteke.
Itsaslabar horien magalean 7 hondartza daude, bai oinez eta bai bizikletaz erraz heltzeko modukoak guzti-guztiak.
Barrika Uribe Kostako eskualdean dago, eta eskualde horretan aisialdirako ekintzen eskaintza zabala aurki dezakezue, beraz, Barrika Surfkanpean zaudetelarik, kirola egiteaz eta atsedena hartzeaz gain, kultur arloko bisitak egiteko parada ere izango duzue.
Bilbo, esaterako, Barrikatik 30 minutura baino ez dago, eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen dena museo ezagunak (Guggenheim museoa, Arte Ederretako Museoa, Euskal museo etnografikoa…), eraikin ederrak, La Casilda Parkea, Artxanda, bere auzuneak (Santutxu, Errekalde…), eta nola ez, Bilboko Alde Zaharra aurkitu ahal izango ditu. Bilbon kale-giro aparta aurkituko duzue asteko edozein egunetan, bai erosketak egiteko, bai bertako tabernetatik poteoan ibiltzeko eta pintxo gozoak dastatzeko.
Bilbotik irtenda, Bizkaian zehar ere toki ikusgarriak dituzue, besteak beste, euskal demokrazia zaharraren adierazle bat: Gernikako Juntetxea eta bere ondoan dagoen Gernikako arbola. Urdaibai natur-gunea ere Gernikatik oso hurbil duzue. Durango aldean, orobat, euskal mitologiako hainbat ipuinengatik ezagunak ditugun txokoak dituzue ikusgai, bertatik ibilaldi eta txango politak egin ahal izango dituzuelarik: Anboto, Urkiola, Atxondo…
Barrikako surf-kanpera itzuliz, hona hemen nola bertoratu: norberaren autoa erabil dezakezue, baina metroz eta autobusez ere hel zaitezkete. Izan ere, Plentziako metro-geltokitik 15 minutuko ibilalditxo bat baino ez duzue Garramuneraino. Nolanahi ere, nahiago baduzue, metro-geltokian bertan autobusa hartu eta Barrikako zahar-etxeko geldiunean jaitsi behar duzue. Handik 100 metrotara Garramune dago eta bertan Barrikako Surf-kanp.
Bilbo 24 km-etara dago, Donostia 132 km-etara, Gasteiz 78 km-etara, Mundaka 37 km-etara, Biarritz 156 km-etara, Santander 120 km-etara, Bilboko aireportua 19 km-etara.