Ohiko galderak

Kontsulta itzazu ohiko galderak; Barrikako Surf Kanpamentura etortzeko izan ditzakezun zalantzarik ohikoenak argituko dizkizugu.

ZENBAT URTEREKIN IKAS DEZAKET SURF EGITEN?

Gure esperientziak erakutsi digu ez dagoela adin-mugarik surf egiten ikasteko; behar duzun bakarra motibazioa da, hau da, kirol honek eskaintzen dituen sentsazioez gozatzeko gogo handia izatea. Nolanahi ere, garrantzitsua da kontuan hartzea beharrezkoa dela oinarrizko sasoi fisikoa izatea (ez dago super-atleta izan beharrik); horregatik, komenigarria da etorri baino gutxienez hilabete lehenago ibiltzen edo korrika egiten hastea, belar gainean, egunean hogei bat minutuz, astean bizpahiru aldiz, eta ariketa horiek amaitzeko, kasu bakoitzean erabilitako giharrak luzatzeko ariketak egitea, eskolak hobeto aprobetxatu ahal izateko eta, norberarentzat ezohikoak diren ariketen ondoriozko giharretako minak arinagoak izan daitezen.


GARRANTZITSUA. Esfortzu fisikora egokitzeko zuen gaitasuna zailtzen duen gaitzen bat edo gaixotasunen bat baldin baduzue, jakinaraz iezaguzue!



ZER GERTATUKO DA NIRE ERRESERBA BERTAN BEHERA UZTEN BADUT?

Bezeroak erreserba bertan behera uzten badu, enpresak eskubidea izango du, kalte-ordain modura, eskatutako seinalearen ondorengo ehunekoa atxikitzeko, gehienez:


a) % 5, erreserba ostatua hartzeko ezarritako eguna baino hogeita hamar egun lehenago uzten denean bertan behera.

b) % 40, erreserba 30 eta 15 egun lehenago bitartean uzten denean bertan behera.

c) % 60, erreserba 15 eta 7 egun lehenago bitartean uzten denean bertan behera.

d) % 100a, 7 egun edo gutxiago falta denean uzten denean erreserba bertan behera.

Turismo-aterpetxeari aplikatutako araua.



ZER ERAMAN BEHAR DUT?

Gomendagarriena da kirol-arropa erosoa (kanpamentura etorriko zaren urte-sasoiarekin bat datorrena), kirol-oinetakoak, txankletak, bi toalla (bat hondartzarako eta bestea dutxarako), NAN agiria edo pasaportea, osasun-txartela, nezeserra beharrezko gauza guztiekin, zira bat, eguzkitako krema eta txapela eramatea.




ADINGABEA BALDIN BANAIZ, GURASOEN BAIMENA BEHAR AL DUT?

Bai, guk emango dizugu horretarako agiria; zure gurasoek inprimakia behar bezala bete eta sinatu egin behar dute.




NOLA ORDAIN DEZAKET?

Erreserba egiteko, zure egonaldiaren kostuaren % 20 sartu behar duzu Barrika Surf Kanp SL enpresaren izenean dagoen eta guk jakinaraziko dizugun banku-kontuan; kostuaren gainerako zatia eskura ordaindu behar da, kanpamentura etortzen zaren egunean bertan.

Transferentzia bidez ere egin daiteke ordainketa hori, gutxienez kanpamentura etorri aurreko egunean.


Ez da kreditu-txartelik onartzen.



LO ZAKUA ERAMAN BEHAR DUT?

Ez, ez da beharrezkoa; ohe guztietan jartzen ditugu izara garbiak astero.




GARBIKETA ORDUTEGIRIK BA AL DAGO?


Bai, 10:00etatik 12:30era; ordu-tarte horretan hutsik egon behar dira logela guztiak, garbitu ahal izateko.



HELDUA NAIZ ETA UDAN JOAN NAHI DUT. TXIKIKANPAMENTUETAN DATAK HARTU BEHAR DITUT KONTUAN?

Ez, komeni zaizkizun datak aukera ditzakezu, baldin eta libre baldin badaude, eta zure egonaldia nahierara aukera dezakezu, eguneko surf-orduei eta ostatu-erregimenari dagokioenez; horretarako, eskaintza ezberdinak dituzu.




OTORDUETARAKO ORDU JAKIN BATZUK DAUDE?

Bai; gosariak 08:00etatik 09:30era egiten dira; bazkariak, 13:00etatik 15:00etara, eta afariak 20:00etatik 22:00etara. Ordutegi horiek surf-eskolen ordutegien arabera alda daitezke.




INTERNET ERABIL DEZAKEZU?

Bai, erabilera libreko ordenagailuak eta Interneterako konexio librea daude.

WI-FI LIBREA


Ez da Internet zerbitzurik egongo 22:00etatik 08:00etara, guztiok hobeto atseden har dezagun.



NIRE MASKOTAREKIN JOAN NAHI DUT. POSIBLE AL DA?

Ez dugu maskotarik onartzen.




NOLA IRITS NAITEKE KANPAMENTURA GARRAIO PUBLIKOZ?

Sopelan Armintza-Plentzia aldera doan autobusa har dezakezu, eta kanpamentuaren parean utziko zaitu; bestela, Plentziaraino joan zaitezke metroz, eta gu joango gara zure bila, inolako kostu gehigarririk gabe. Aireportura ere joan gaitezke zure bila; kontsulta iezaguzu.




BA AL DAGO INGURUAN PARRANDARAKO LEKURIK?

Bai, helduentzako, hainbat taberna dago Barrikan, modu lasaian zerbait hartzeko, kotxerik hartu behar izan gabe.




ORDU MUGARIK BA AL DAGO GAUETAN?

Bai; adingabeen kasuan, gaueko 23:00etan isiltasuna eskatzen diegu eta argiak itzaltzen ditugu. Helduak nahi dutenean sartu eta irten daitezke, baina gaueko hamaiketatik aurrera isiltasuna eskatzen zaie, atseden hartu ahal izateko. Horregatik, ordu horretatik aurrera, isilik sartu behar da. Bizikidetzako arauak errespetatzen ez badira, kanpamentuak eskubidea dauka egonaldiko akordioa indargabetzeko. Kontuan hartu behar da, ahal izanez gero, goiz jaikitzen garela surf egitera joateko.

Helduak eta adingabeak ez dira logela beretan egoten; helduek erabateko askatasuna izan dezaten, giltza elektronikoak ditugu logela guztietarako.



BEGETARIANOA NAIZ; BA AL DAGO ARAZORIK?

Ez dago batere arazorik; garaiz jakinarazten badiguzu, behar bezala antolatuko ditugu gauzak, jatorduez goza dezazun.