easy html web creator software

HAWAII EXPERIENCE

Etor zaitez Hawaiira Barrika Surf Campekin

Surfaren gunea da Hawaii, duen tradizioagatik eta historiagatik, baina batez ere hango olatuen kalitateagatik eta hawaiiarren Aloha kutsuagatik.

MAUI SPORTS & ADVENTURES kanpamentuarekin dugun itunari esker, MAUIn surf egiteko aukera eskain diezazuekegu. Artxipelagoko uharterik polit eta oparoenetako bat da, eta benetako ALOHA kutsua partekatzeko aukera izango duzu, Schweitzer familiarekin; irristatze-kirolekin lotutako historia luzea duen eta mundu mailan ezaguna den surf familia da Schweitzerrena.

 Matt (Munduko 18 txapelketa) eta Shawneen dira familia-buruak; biak izan dira windsurfeko munduko txapeldunak.

Matty eta Zane waterman osoak dira, jawetan (Peahi) surf egiteko edo uharte batetik bestera zeharkaldi luzeak egiteko gai dira; Zane munduko txapeldunordea da sup-surf modalitatean (2015), eta munduko txapelduna waterman modalitatean (2016), Ultimate waterman; baina, batez ere, irakasteko bokazioa duten surflari bikainak dira. Baita Shelby ere, familiako gazteena; Amerikako Estatu Batuetako txapelduna da longboard eta sup surf modalitateetan. Gainera, yogan espezializatuta dago. Haiekin lan egiten duten gainerako irakasleek ezin hobeto ezagutzen dute ingurunea.

Surfcampa ikusgarria da, erosoa, igerilekua eta jacuzzia ditu, eta puntu guztietatik gertu dago.
Baina, zalantzarik gabe, familia-giroa, naturaltasunez eskaintzen duten hurbiltasuna, da bertako ezaugarri onena; zure egonaldian, familiako beste kide bat izango zara, eta beste pizgarri bat ere izango duzu: ingelesa praktikatzeko aukera.

Edozein mailatako zaleei Muin surf egiteko aukera hau eskaintzen diegu bat gatozelako erabiltzen dituzten irakaskuntzako metodoekin. MAUI SPORTS &ADVENTURESek ikaslea eroso senti dadin eta bere egonaldian ahalik eta gehien ikas dezan egiten du lan. Zerbitzu bikaina emateaz gain, zorrotz betetzen dituzte beharrezko segurtasun-neurriak.

Ekonomikoki bideragarria izan dadin (kontuan izan behar dugu Hawaiiz ari garela), lau eta zortzi lagun arteko taldeak bidal ditzakegu. 10 eguneko gutxieneko egonaldi baterako, talderik ez baldin baduzu eta joan nahi baduzu, galde iezaguzu, eta datak eskainiko dizkizugu, taldeak osatze aldera.