easy drag and drop site building software download

Egin ezazu surfa gurekin.

Ez du axola zer adinekin hasi nahi duzun surfean; duzun motibazioa eta zure gorputza zenbateraino ezagutzen duzun da benetan garrantzitsua. Surfa oso kirol konpletoa da, egingo zenituen beste kirol batzuekiko oso ezberdina. Oso dibertigarria da eta erabat berriak dira surfarekin bizi izaten ditugun sentsazioak.


Egonaldi mota bakoitzerako entrenamendu mota ezberdinak eskaintzen ditugu, hastapen mailarako, perfekzionamendu mailarako, maila aurreraturako edo muturrekorako.


ENGLISH CAMP: uztailean, English Camp kanpamentuak eskaintzen ditugu; astelehenetik ostiralera, bi orduko ingeles-eskolak, eta bertako monitore batekin elkarrizketak ingelesez.

Prezioak

Egin ezazu orain zure erreserba online. Zalantzaren bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

HASTAPENA, ASTEBETE


Egunero surf-eskolak, bi saiotan banatuta (goizez eta arratsaldez), materiala, asegurua eta monitoreak barne, errendimendua hobetzeko eguneroko jarduerak tartekatuta, hala nola, slack lightninga, carve boarda, long skatea, half pipea, meteorologia eta surfaren historia, Supa eta snorkela.
655€.
BEZa barne
  • Astebete (zazpi gau)  
  • Mantenu osoa
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Urte osoan: Aste Santua eta azaroa bitartean egitea gomendatzen dizugu.

AURRERATUA, ASTEBETE


Perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa. Egunero itsasoko entrenamendu-saioak, grabazioekin eta itsasoaren baldintzei buruzko analisiarekin, surflariaren teknikak eta materialak, eta surfari aplikatutako ariketa fisikoen bi saio astean.  Surflariaren beraren materialarekin; entrenatzaileak materiala jarriko du, egoki irizten badio.
655€.
BEZa barne
  • Astebete (zazpi gau)  
  • Mantenu osoa
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Urte osoa (gure gomendioa: Aste Santua, udaberria ekainera arte, eta udazkena eta negua).

5 GAU, 2 SURF ORDU, GOSARIA


Astebeteko ikastaroa, astelehenetik ostiralera. Maila guztiak (Hastapena, perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa).
280€.
BEZa barne
  • 5 gau
  • Gosaria
  • Eguneko 2 orduko surf-saioak
  • Urte osoan

5 GAU, 4 SURF ORDU, GOSARIA


Astebeteko ikastaroa, astelehenetik ostiralera. Maila guztiak (Hastapena, perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa).
325€.
BEZa barne
  • 5 gau
  • Gosaria
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Urte osoan

5 GAU, 2 SURF ORDU, MANTENU ERDIA


Astebeteko ikastaroa, astelehenetik ostiralera. Maila guztiak (Hastapena, perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa).
335€.
BEZa barne
  • 5 gau
  • Mantenu erdia
  • Eguneko 2 orduko surf-saioak
  • Urte osoan

5 GAU, 4 SURF ORDU, MANTENU ERDIA


Astebeteko ikastaroa, astelehenetik ostiralera. Maila guztiak (Hastapena, perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa).
410€.
BEZa barne
  • 5 gau
  • Mantenu erdia
  • Eguneko 4 orduko surf-saioak
  • Urte osoan

ASTEBURUA


Asteburuko ikastaroa. Maila guztiak (Hastapena, perfekzionamendua, aurreratua eta muturrekoa).
165€.
BEZa barne
  • Ostiral gauean sartuta
  • Igandean, jarduera amaitu ondoren, irtenda
  • Ostatua eta gosaria
  • Surfa sei orduz
  • Urte osoan