Hawaian Experience

Zatoz Hawaiira Barrika Surf Kanp taldearekin
Lurta en Hawaii una experiencia inolvidable

Hawaian Experience

Hawaii surfaren Meka da, tradizioagatik eta historiagatik, baina, batez ere, bere olatuen kalitateagatik eta bere jendearen Aloha espirituagatik.

Surfcamp taldearekin dugun senidetzeak MAUIn surfean aritzeko aukera ematen digu. Uhartediko uharterik eder eta oparoenetako bat da, eta benetako ALOHA izpiritua partekatzen du, Schweitzer familiarekin batera, mundu osoan ezaguna den surfalari familia bat, irristatze kirolekin lotutako historia luzea duena.

Familiako burua Matt (x 18 World champ) eta Shawneen artean mempetuta dago, beraierk biak izan dira windsurfeko munduko txapeldunak.

Matty eta Zane waterman osoak dira, jaw-ak (Peahi) surfeatzeko edo uhartetik uhartera zeharkaldi luzeak egiteko gai direnak, Zane munduko txapeldunordea da 2015eko sup-surf modalitatean, eta munduko txapelduna waterman 2016 modalitatean, Ultimate waterman, baina batez ere Shelbyrekin batera USA familia txapelduneko gazteena longboard eta sup modalitatean irakasteko bokazioa duten surflari handiak. Erabateko ezagutza dute

SURF KANP IKUSGARRIA

Surf Kanp ikusgarria da, igerileku eta jakuzziarekin erosoa, tontor guztietatik gertu.

Baina, zalantzarik gabe, onena familia-giroa da, naturaltasunez eskaintzen duten hurbiltasuna, egonaldian familiaren parte izango zara, ingelesaren praktika pizgarri bat gehiago da.

Mauin edozein mailarekin surfean egiteko aukera eskaintzen badugu, irakaskuntza-metodoetan bat gatozelako da. MAUI SPORTS & ADVENTURESETIK, ikaslea eroso senti dadin eta egonaldian ahalik eta gehien ikas dezan lan egiten dute. Zerbitzu bikaina emateaz gain, beharrezkoak diren segurtasun-neurriak betetzen dituzte.

Baldintza ekonomikoak eskuragarriak izan daitezen (Hawaiiri buruz ari garela kontuan hartuta), 4 eta 8 pertsona bitarteko taldeak bidal ditzakegu. Gutxienez 10 eguneko egonaldia egiteko, talderik ez baduzu eta guri kontsultatzea interesatzen bazaizu, taldeak egiteko datak eskainiko ditugu.